Mostrando entradas con la etiqueta musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musika. Mostrar todas las entradas

sábado, 18 de abril de 2015

GORRONDATXE ARGIZTATU GENUEN!!!

Atzo esan bezala, ikasle, guraso eta irakasleok batu ginen Gorrondatxeko argazki argiztatua ateratzeko helburuarekin.

18:00etan, areto nagusian batu ginen eta Iñaki, Gonzalo eta Albertoren azalpenak entzun eta gero, kotxeak hartu eta Azkorriko parkinera joan ginen. Traste guztiak kotxetik atera eta hondartzara jeitsi ginen. 

Trasteak utzi, tripodeak montatu, kamarak jarri eta Iñakik esandako guztia praktikan jarri genuen. Ondoren linternak eta kandelak haitzetan zehar jarri genituen. Guztiz ilundu arte, ezin genuen argazkia atera. Baina ez genuen aspertzeko tarterik izan: mokadutxoa jan, batzuen kantuak, trikiaren soinua eta batez ere, gazteen eta helduen arte giro bikaina gailendu zen. 

Argazkiaren emaitza, laster ikusiko dugu. Eta gutxi barru egunaren bideo muntaia ere ikusgai izango duzue, Musikako ikasleek prestatutako kantu baten laguntzaz. 

Hemendik gure eskerrak eman Zentzuz Guraso Elkarteari egindako lanarengatik. Atzokoa esperientzia ahaztezina izan zen. Aukera gutxi izaten dugu ikasleak, gurasoak eta irakasleak batera egoteko, eta benetan, oso aberasgarria izan zela. Segi lanean! 


viernes, 17 de abril de 2015

GORRONDATXE ARGIZTATUTA, AIXERROTAKO ZENTZUZ GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA

Ikastetxeak eta Zentzuz Guraso Elkarteak antolatutako proiektua aurkeztera gatozkizue. Ikastetxe handia izanik, gurasoen artean hainbat artista ditugu eta ikasleekin haien esperientzia elkarbanatzea oso garrantzitsua da. 

Iñaki Oñate argazkilaria ikastetxeko aita da eta argazkiekin proiektu bereziak aurrera eramaten aditua da. Orain gutxi, Butroeko gaztelua pilekin argiztatu zuen. Eta oraingoan, Aixerrotako ikasle, irakasle eta gurasoen laguntzaz Gorrondatxe hondartza argiztatuko dugu!

Zita, gaur izango da, apirilak 17. 18:00etan Aixerrotan elkartuko gara eta bertako areto nagusian, Iñaki Oñate argazkilariak gadget-ak erabiltzen erakutsiko digu. Horrez gain, Gonzalo Calvo geologoak eta Alberto Santolaria biologo marinoak gure kostako ondare geologiko eta biologikoaz hitz egingo digute. Ondoren, Azkorriko hondartzara abiatuko gara, iluntzean, hondartza linternekin argiztatu eta argazkia aterako dugu (behean, pilotajea ikusgai duzue).

Ekintzaren helburua ikasleak, iraskasleak eta gurasoen artean elkarlanean aritzea da, eta arratsalde-iluntzea ahaztezina pasatzea, gure ondare eta argazkigintza aitzakitzat hartuta.

Nola ez, Musikako saltseroak proiektuan parte hartuko dugu. Prozesuaren grabaketa egingo dugu, bideoa montatu eta abesti bat egingo dugu. "Munduko Bertsolaritza" proiektuko ikasleek abestia sortuko dute.

Arratsalderarte!


martes, 31 de marzo de 2015

SARRIA, DBH 4koen HIRU EGUNETAKO IRTEERA

Aste Santuko oporrak ederki etorriko zaizkigu. Hiruhilabetea gogorra izan da, baina azken bi asteak oso potente etorri zaizkigu.

Aurreko sarreretan emanaldi desberdinen berri eman dizuegu, baina aste bat lehenago, martxoaren 16-17-18an Sarrian (Araba) ibili ginen DBH 4koekin. Hirugarren urtea da hiru eguneko irteera antolatzen dugula. Zergatik? Elkarbizitza lantzeko. Azken urteetako esperientziak erakutsi digu taldea izaera landuta, emaitza eta giroa asko ezin hobea dela, eta irteera honekin hori lortzen dugu: giro itzela ikasle eta irakasleen artean.

Lehen egunean Sobronera joan ginen eta bertan piragua eta paintball-ean ibili ginen. Eguraldiak errespetatu zigun eta oso ondo pasatu genuen. Uretan ederto ibili ziren, nahiz eta hotz itzela egin. Arraunlari trebeak ditugu! Eta zer esan paintball-ean... Batzuen trebezia lurretik arrastaka ibiltzeko...

Arratsaldean Sarriara heldu ginen, aterpean trastoak utzi, dutxa hartu eta herritik zehar ibili ginen. Gauean ederto afaldu eta hurrengo asteko emanaldia prestatzen ibili ginen. 

Bigarren egunean, Otxandioko "Hontza Extrem" parkera hurbildu ginen. Zuhaitzetatik zehar ibili ginen eskalatzen, tirolinetan behera... Nekagarria, baina oso gustora! Arrastian, Otxandio herrira ibili ginen, pasiotxu bat emanez eta bertako parkean "Slackline" delakoan ibili ginen. Inoiz Usategitik pasiatu baduzue, hor ikusiko zenituzten soka batzuk bi zuhaitzeri lotuta eta bertatik ekilibrioak egiten.  Horretan aritu ginen, hori bai, baten batek lurra "muxukatu" zuen. Zirkorako ez dugu balio!

Arratsaldean, berriro ere, dutxa hartu, pasiotxu bat herritik eta afaltzera! Gure azken entsaioa egin eta logeletara abiatu ginen. Batzuk tertulia luzean ibili ziren, baina hurrengo egunean denak formal-formal altxatu ziren Gorbeiako parketxera joateko. 

Parketxean bideo bat ikusi genuen, bertako gidariek azalpenak eman zizkiguten eta azkar alde egin behar izan genuen euritan hasi zitzaigulako. Bazkaldu eta autobusera Algortarako bidean.

Irteera polita, giro ederra eta errepikatzeko gogoz! Bideoan argazkiekin egindako muntaia daukazue!


lunes, 30 de marzo de 2015

DBH 4koen EMANALDIA KULTUR ASTEAN

Batxilergokoei baino lehen, DBH 4koek haien emanaldia eskeini zuten Aixerrotako Kultur Astean. Lehen emanaldia izaten da eta kirioak dantzan izaten ditugu. Batzuen lehen aldia eszenatoki batean, aurkezpena egin beharra, batzuk instrumentoak jo eta gainera publiko bezala 1. Batxilergoko ikasleak!

Hala ere, eta akatsak akats, emanaldia oso ondo joan zen. Mozorro eta guzti, bideoan ikusgai izango duzue. Lehena beti izaten da zailena, eta badakigu, aurrerantzean egingo ditugun emanaldietan lasaiago eta askoz hobeto abestuko dugula. Zorionak!

Aipatu beharra dago, publiko moduan 1. Batxilergoko ikasleak izan zituztela eta abesten lagundu zietela eta bukaeran sorpresa eta guzti etorri zitzaizkigula. "Morriña" zeukaten eta pasa den urteko abesti batzuk eskeini zizkiguten. Eta berriro ere David Bisbal etorri zitzaigun taula gainera "Ene Maritxu" abesteko. Hau guztia, pasa den urteko giro onaren seinale. Eskerrik asko artistak! 


viernes, 12 de septiembre de 2014

BATXILERGOKO ARTISTAK

2013-2014an lehen aldiz Musika arloa eskeini genuen Batxilergoan arrakasta itzela lortuz! Aiiii zenbat botatzen ditugun faltan gure artistak!
 
Ekintza desberdinak aurrera eraman zituzten, ikastetxe guztia inplikatuz. Lipduba, Euskara Saria, Gabon jaia, Santa Ageda, Bertso movie da!, emanaldiak ikastetxeetan,... Eta horrez gain, haiek egindako kantuen CD-a argitaratu zuten, hunkitu gintuzten kantuekin...
 
Hemen daukazue laburpena! Zuen bisita itxaroten gaude!  

 
 

miércoles, 10 de septiembre de 2014

ONGI ETORRIAK GURE TXOKORA!!!

Erabakia hartu dugu: hemen daukazue Aixerrotako Musika ikasgaiko bloga! Egin, ez egin... beti dudan, baina hementxe dago!

Zer topatuko duzuen hemen? Musikari buruzko berriak, Musika arloan egiten ditugun proiektuak ezagutuko dituzue, gure ikasleak lanean ikusiko dituzue... 

Ongi etorriak!!!