Mostrando entradas con la etiqueta aixerota. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aixerota. Mostrar todas las entradas

lunes, 30 de marzo de 2015

DBH 4koen EMANALDIA KULTUR ASTEAN

Batxilergokoei baino lehen, DBH 4koek haien emanaldia eskeini zuten Aixerrotako Kultur Astean. Lehen emanaldia izaten da eta kirioak dantzan izaten ditugu. Batzuen lehen aldia eszenatoki batean, aurkezpena egin beharra, batzuk instrumentoak jo eta gainera publiko bezala 1. Batxilergoko ikasleak!

Hala ere, eta akatsak akats, emanaldia oso ondo joan zen. Mozorro eta guzti, bideoan ikusgai izango duzue. Lehena beti izaten da zailena, eta badakigu, aurrerantzean egingo ditugun emanaldietan lasaiago eta askoz hobeto abestuko dugula. Zorionak!

Aipatu beharra dago, publiko moduan 1. Batxilergoko ikasleak izan zituztela eta abesten lagundu zietela eta bukaeran sorpresa eta guzti etorri zitzaizkigula. "Morriña" zeukaten eta pasa den urteko abesti batzuk eskeini zizkiguten. Eta berriro ere David Bisbal etorri zitzaigun taula gainera "Ene Maritxu" abesteko. Hau guztia, pasa den urteko giro onaren seinale. Eskerrik asko artistak! 


domingo, 22 de febrero de 2015

BOSeko bibolin jolearen bisita izan dugu

Aurrekoan kontatu genizuen bezala, aurten ere "Musikari bat adoptatu" proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu digute Bilboko Orkestra Sinfonikotik.




Egokitu zaigun musikaria Dan Caleb Alberganti bibolin jolea izan da. Otsailaren 6an bere bisita izan genuen. Oso giro onean joan zen entsaioa. Sherezade obraren interpretazioa egin behar dugu, eta orain arte egindako aurrerapenak erakutsi genizkion. Xilofonoak, pianoa, bibolina, txirulak, gitarrak... prest izan genituen bi ordutako lana ahal bezain beste aprobetxatzeko.

Gutxi barru, berriro izango dugu gurean.

                                           



miércoles, 28 de enero de 2015

MUSIKARI BAT ADOPTATU 2015

2015a proiektu ugarirekin hasi dugu! Oporretatik indarberrituta itzuli gara eta lan egiteko gogoak ez zaizkigu falta.

Aurreko sarrera batean, "Musikari bat adoptatu" proiektuari buruz hitz egin genizuen. Bilboko Orkestrako Sinfonikoak obra bat aukeratzen du eta ikasleek obra horren interpretazioa egin behar dute. Horrez gain, orkestrako musikari bat ikastetxera etortzen da eta elkarlanean aritzen dira. 

Ba... aurten ere proiektuan parte hartzeko aukera eman digute! Oraingoan biolin jole bat izan dugu gure artean. Jada lanean hasi da DBH 4ko talde bat. Aurrerago zehaztasun gehiago emango dizkizuegu!

Egurre neska-mutilak!





lunes, 17 de noviembre de 2014

ATOMIC BOY BLUES ANDRES ISASIN

Ostiralean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan "Atomic Boy Blues" taldea entzuteko aukera izan genuen. Kontzertu hau Zentzura at! festibalean kokatuta dago. Rock talde gazte honek orain urtebete bullyng-ari buruzko abesti bat egin zuen. DBH 4ko Tutoretza saioetan gai hau landuko denez, interesgarria iruditu zitzaigun.

Pena bat izan zen soinua ez izatea espero bezain ona, baina txundituta geratu ginen gazte hauek eszenatoki gainean erakutsitako heldutasunagatik, kantu ezagunen bertsioak ezinhobeak izan ziren. Asko gozatu genuen kontzertuan!

Eta esan daiteke, DBH 4ko ikasleen artean fan talderen bat ere lortuko zutela...