miércoles, 21 de diciembre de 2016

EUSKARA EGUNA 2016, FLASHMOBA

Irailetik lanean ibili eta gero: abestiaren letra sortu, grabatu, koreografia prestatu, tutoriala eta mila entsaio egin eta gero, emaitza gure artean da! 

Getxon, 1600 ikasletik gora koreografia ikasi zuten, abenduaren 1 eta 2an ikastetxeetako patioan grabatu zuten eta hementxe daukazuen bideoa grabatu zuten:


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Bestalde, abenduaren 3an, San Nikolas plazan benetako unea iritsi zen!!! Ikasleak mozorrotuta, urduri, baina dantza egiteko gogoz! Kimetz abesbatza prest, Andres Isasi Musika banda instrumentuak afinatuta eta gure ikasleak gertu dantzan hasteko!

Milesker bertara hurbildu zinetenoi: San Nikolas plaza beterik zegoen: jendez eta euskaraz! Eskertzekoa da DBH 4 eta 1. Batxilergoko ikasleek egindako lana, izugarria!!! Zorionak!!!



miércoles, 2 de noviembre de 2016

FLASHMOBERAKO TUTORIALA

Aurten ere abenduaren 3an Euskara Eguna ospatuko dugu. Ikastetxean ekintza desberdinak egiteaz gain, Getxo mailan parte hartuko dugu.

Aurreko urtean flashmoba antolatu genuen Getxoko Musika Eskolako Andres Isasi Banda eta Kimetz Abesbatzarekin batera. Oraingoan, beste flashmob bat egingo dugu, Betagarri taldearen "Euri tanta bakoitzean" kanta oinarri hartuta, gure letra sortu dugu eta koreografia bat Getxo dantzan jartzeko.

Esteka honetan Musikako DBH 4 eta 1. Batxilergoko ikasleek egindako tutoriala daukazue!


jueves, 16 de junio de 2016

"GURE LEKUA, ZUONA" BIDEOKLIPA

Aurretik esan genizuen, Andra Mariko LH 6ko ikasleekin batera kantu bat sortu genuela. Lehenengo abestiaren letra sortu, Musika gelara grabatzera etorri ziren eta hemen daukazue azken pausua: bideoklipa.

Bideoklipean argazki eta bideo desberdinak uztartu ditugu. Bideokliparekin erreleboa irudikatu nahi dugu. Batzuk badoazela, baina berriak badatozela. Itzel pasatu dute nagusiek zein txikiek. Datorren urtean errepikatu nahiko genuke.

Zorionak 2. Batxilergoko eta LH 6ko ikasleei! Artista hutsak zarete!

Zorte on bide berri honetan!

 Bideoa, hurrengo estekan daukazue: https://drive.google.com/open?id=0B1sToO6o_-egRFdJeUJfbVF4b3M


jueves, 19 de mayo de 2016

BATX 2koen AGURRA

Ostiralean, merendolarekin batera ikasturtea itxi genuen. Modu borobila agurtu ahal izateko. 

Urteak dira elkar ezagutzen dugunetik, une onak zein txarrak igaro ditugu, baina aparteko belaunaldia izan zarete! Itxagonero eta Musikero autentikoak!

Etapa guztiek bukaera izaten dute, eta orain bakoitzak bere bidea hautatuko du: unibertsitatea, lanbide heziketa,... Ostiralean esan genizuen bezala, onena opa dizuegu eta ez zaitezte gurekin ahaztu! Hemen daukazue, ostiralean agur moduan jarri genizuen bideoa. 

Zorte on eta zuek nahi duzuen arte!!!


BATX 2ko IKASLEAK, ANDRA MARIN

Batxilergoko ikasleek ikasturtea bukatu dute. Baina urteari amaiera borobila emateko, Andra Marira joan ginen gure emanaldia eskeintzera. Aurten sei abesti egin ditugu, eta Andra Mariko 6.mailako ikasleekin batera beste abesti bat sortu dugu, gutxi barru, bideoklip itxura hartuko duena. 

Oroitzapen gozoak, gure ikasleetako askok, bertan ikasi zuten eta polita izan da klaseko azken egunean eskolara bueltatzea. 

Guk ederto pasatu genuen, eta bertako ikasleek zer esan! DBH 4koak noiz joango diren itxaroten daude! 

Bertan daukazue emanaldiko bideoa. 



lunes, 25 de abril de 2016

2.BATXILERGOKO IKASLEAK JO TA SU LANEAN!

Batxilergoko ikasleentzat ikasturtea bukatzear dago, baina jo ta su lanean dabiltza. Datorren ostiralean emanaldia izango dute eta grabatzen hasiak gara diska osatuko dituzten kantak. Hementxe uzten dizkizuegu pare bat bideo.




domingo, 13 de marzo de 2016

EMAKUMEAREN EGUNEKO BIDEOA TELEBERRIN!

Berri pozgarri batekin gatozkizue. Dakizuen bezala, pasa den astean Emakumearen Egunerako prestatu genuen bideoa eta kanta aurkeztu genizuen. 

Ez dakigu nola, baina martxoaren 8ko gaueko Teleberrian gure bideoaren zatitxu bat atera zuten eta Aixerrotari aipamena egin zioten. 

Zorionak Batxilergoko 1 eta 2.mailako musikeroei! 

Hemen Teleberriko bideoa ikusgai.


martes, 8 de marzo de 2016

MARTXOAK 8 , EMAKUMEAREN EGUNA

Gaur Martxoak 8 ospatzen da, Emakumearen Eguna. Hori dela eta Musikako 1. Batxilergoko ikasleen ekimenez, gure ekarpentxoa egin dugu, urteetan eta gaur egun emakumeen eskubideen alde lanean jardun direnei.

Eddy Grant-en "Gime hope Johanna" kantuari Batxilergoko 1 eta 2.mailako ikasleek letra eta musika jarri diote eta jarraian duzuen bideoa egin dugu.

Bideoan agertzen direnak, emakume gutxi batzuk dira, baina egunerokoan hainbat emakume ezagun zein anonimo Emakumeen eskubideen alde lanean dihardute.

Gogoratu, Martxoak 8 egunero izan behar duela!


miércoles, 20 de enero de 2016

BERTSOA ETA MUSIKA: BEIRA TALDEA

Badakizue, bertsoa eta musikak emaitza zoragarriak ematen dituela. Aixerrotan frogatu dugu "Munduko Bertsolaritza" proiektuarekin.

Oraingoan, horren beste adibide bat dakargu: Beira taldea.

Jon Martin bertsolariak sortutako taldeak bigarren diska argitaratu du eta horri buruzko informazioa Berria egunkariko artikuluan daukazue.