viernes, 17 de abril de 2015

GORRONDATXE ARGIZTATUTA, AIXERROTAKO ZENTZUZ GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA

Ikastetxeak eta Zentzuz Guraso Elkarteak antolatutako proiektua aurkeztera gatozkizue. Ikastetxe handia izanik, gurasoen artean hainbat artista ditugu eta ikasleekin haien esperientzia elkarbanatzea oso garrantzitsua da. 

Iñaki Oñate argazkilaria ikastetxeko aita da eta argazkiekin proiektu bereziak aurrera eramaten aditua da. Orain gutxi, Butroeko gaztelua pilekin argiztatu zuen. Eta oraingoan, Aixerrotako ikasle, irakasle eta gurasoen laguntzaz Gorrondatxe hondartza argiztatuko dugu!

Zita, gaur izango da, apirilak 17. 18:00etan Aixerrotan elkartuko gara eta bertako areto nagusian, Iñaki Oñate argazkilariak gadget-ak erabiltzen erakutsiko digu. Horrez gain, Gonzalo Calvo geologoak eta Alberto Santolaria biologo marinoak gure kostako ondare geologiko eta biologikoaz hitz egingo digute. Ondoren, Azkorriko hondartzara abiatuko gara, iluntzean, hondartza linternekin argiztatu eta argazkia aterako dugu (behean, pilotajea ikusgai duzue).

Ekintzaren helburua ikasleak, iraskasleak eta gurasoen artean elkarlanean aritzea da, eta arratsalde-iluntzea ahaztezina pasatzea, gure ondare eta argazkigintza aitzakitzat hartuta.

Nola ez, Musikako saltseroak proiektuan parte hartuko dugu. Prozesuaren grabaketa egingo dugu, bideoa montatu eta abesti bat egingo dugu. "Munduko Bertsolaritza" proiektuko ikasleek abestia sortuko dute.

Arratsalderarte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario