Mostrando entradas con la etiqueta musikaribatadoptatu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musikaribatadoptatu. Mostrar todas las entradas

jueves, 30 de abril de 2015

MUSIKARI BAT ADOPTATU KONTZERTUA

Astelehenean egun handia iritsi zen! Urtarriletik lanean eta gure lana erakusteko tenorea heldu zen!

Ostiralean azken entsaioa izan genuen Dan-ekin, adoptatu genuen bibolin jolea. Dena oso ondo joan zen eta nahiz eta kirioak dantzan izan, bagenekien emanaldia oso ondo joango zela.

11etan Bilboko Gran Via kaleko "BBK Aretoa"-n geunden. Nola kokatu, azken entsaioak egin eta dena prest arratsalderako. Lautan azken entsaioa egin genuen, apur bat lasaitu, kamerinoetan "txapa eta pintura tailerra" (sekulan ez ditugu hainbeste makillaje mota ikusi!) eta eszenatokira gure artea erakustera. 

Gure familia, lagunak eta irakasleak atean puntual-puntual! Gogoz gure lana ikusteko. Xilofonoak, metalofonoak, kutxa, kutxa txinatarra, txindatak, zeharkako txirulak, tronpa, bibolina, gitarrak, pianoa... Esan beharra dago, emanaldia oso ondo joan zela eta oso gustora geratu ginela. Oso esperientzia polita izan da musiko profesional batekin lanean ibiltzea eta era berean, ezagutza musikalak dituzten ikasleak ez dituztenekin nahastea. 

Egun eta emaitza borobila! Zorionak guztioi!

Hemen daukazue grabazioa ikusgai 

domingo, 22 de febrero de 2015

BOSeko bibolin jolearen bisita izan dugu

Aurrekoan kontatu genizuen bezala, aurten ere "Musikari bat adoptatu" proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu digute Bilboko Orkestra Sinfonikotik.




Egokitu zaigun musikaria Dan Caleb Alberganti bibolin jolea izan da. Otsailaren 6an bere bisita izan genuen. Oso giro onean joan zen entsaioa. Sherezade obraren interpretazioa egin behar dugu, eta orain arte egindako aurrerapenak erakutsi genizkion. Xilofonoak, pianoa, bibolina, txirulak, gitarrak... prest izan genituen bi ordutako lana ahal bezain beste aprobetxatzeko.

Gutxi barru, berriro izango dugu gurean.

                                           



miércoles, 28 de enero de 2015

MUSIKARI BAT ADOPTATU 2015

2015a proiektu ugarirekin hasi dugu! Oporretatik indarberrituta itzuli gara eta lan egiteko gogoak ez zaizkigu falta.

Aurreko sarrera batean, "Musikari bat adoptatu" proiektuari buruz hitz egin genizuen. Bilboko Orkestrako Sinfonikoak obra bat aukeratzen du eta ikasleek obra horren interpretazioa egin behar dute. Horrez gain, orkestrako musikari bat ikastetxera etortzen da eta elkarlanean aritzen dira. 

Ba... aurten ere proiektuan parte hartzeko aukera eman digute! Oraingoan biolin jole bat izan dugu gure artean. Jada lanean hasi da DBH 4ko talde bat. Aurrerago zehaztasun gehiago emango dizkizuegu!

Egurre neska-mutilak!





viernes, 12 de septiembre de 2014

"MUSIKARI BAT ADOPTATU" kontzertua Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin

Oraingoan, gure pasa den urteko DBH 4ko ikasleen maisu lan batekin gatozkizue! Bigarren urtea izan da, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, "Musikari bat adoptatu" programan parte hartu dugula.
 
Zertan datzan programa hau? Musika lan ezagun bat hartzen da, kasu honetan, Berlioz-en "Sinfonía fantastikoa", eta ikasleek haien interpretazioa egiten dute musika tresna desberdinekin. Ikusita gure ikasleen gaitasunak, musika tresna desberdinak erabili genituen: saxofoia, bonbardinoa, gitarra, baxua eta perkusio tresna ugari. Gure ikastetxera, Luis Alberto Requejo klarinetista etorri zen eta berarekin sortu genuen gure pieza.
 
Maiatzaren 10ean egun handia iritsi zen! Gure hilabetetako lana, Bilboko BBK aretoan plazaratu genuen. Bertan irakasleak, ikaskideak, familia, lagunak... egon ziren. Eta egia esateko, oso kontzertu ona atera zen!
 
Hemen daukazue bideoa ikusgai!