martes, 31 de marzo de 2015

SARRIA, DBH 4koen HIRU EGUNETAKO IRTEERA

Aste Santuko oporrak ederki etorriko zaizkigu. Hiruhilabetea gogorra izan da, baina azken bi asteak oso potente etorri zaizkigu.

Aurreko sarreretan emanaldi desberdinen berri eman dizuegu, baina aste bat lehenago, martxoaren 16-17-18an Sarrian (Araba) ibili ginen DBH 4koekin. Hirugarren urtea da hiru eguneko irteera antolatzen dugula. Zergatik? Elkarbizitza lantzeko. Azken urteetako esperientziak erakutsi digu taldea izaera landuta, emaitza eta giroa asko ezin hobea dela, eta irteera honekin hori lortzen dugu: giro itzela ikasle eta irakasleen artean.

Lehen egunean Sobronera joan ginen eta bertan piragua eta paintball-ean ibili ginen. Eguraldiak errespetatu zigun eta oso ondo pasatu genuen. Uretan ederto ibili ziren, nahiz eta hotz itzela egin. Arraunlari trebeak ditugu! Eta zer esan paintball-ean... Batzuen trebezia lurretik arrastaka ibiltzeko...

Arratsaldean Sarriara heldu ginen, aterpean trastoak utzi, dutxa hartu eta herritik zehar ibili ginen. Gauean ederto afaldu eta hurrengo asteko emanaldia prestatzen ibili ginen. 

Bigarren egunean, Otxandioko "Hontza Extrem" parkera hurbildu ginen. Zuhaitzetatik zehar ibili ginen eskalatzen, tirolinetan behera... Nekagarria, baina oso gustora! Arrastian, Otxandio herrira ibili ginen, pasiotxu bat emanez eta bertako parkean "Slackline" delakoan ibili ginen. Inoiz Usategitik pasiatu baduzue, hor ikusiko zenituzten soka batzuk bi zuhaitzeri lotuta eta bertatik ekilibrioak egiten.  Horretan aritu ginen, hori bai, baten batek lurra "muxukatu" zuen. Zirkorako ez dugu balio!

Arratsaldean, berriro ere, dutxa hartu, pasiotxu bat herritik eta afaltzera! Gure azken entsaioa egin eta logeletara abiatu ginen. Batzuk tertulia luzean ibili ziren, baina hurrengo egunean denak formal-formal altxatu ziren Gorbeiako parketxera joateko. 

Parketxean bideo bat ikusi genuen, bertako gidariek azalpenak eman zizkiguten eta azkar alde egin behar izan genuen euritan hasi zitzaigulako. Bazkaldu eta autobusera Algortarako bidean.

Irteera polita, giro ederra eta errepikatzeko gogoz! Bideoan argazkiekin egindako muntaia daukazue!


lunes, 30 de marzo de 2015

DBH 4koen EMANALDIA KULTUR ASTEAN

Batxilergokoei baino lehen, DBH 4koek haien emanaldia eskeini zuten Aixerrotako Kultur Astean. Lehen emanaldia izaten da eta kirioak dantzan izaten ditugu. Batzuen lehen aldia eszenatoki batean, aurkezpena egin beharra, batzuk instrumentoak jo eta gainera publiko bezala 1. Batxilergoko ikasleak!

Hala ere, eta akatsak akats, emanaldia oso ondo joan zen. Mozorro eta guzti, bideoan ikusgai izango duzue. Lehena beti izaten da zailena, eta badakigu, aurrerantzean egingo ditugun emanaldietan lasaiago eta askoz hobeto abestuko dugula. Zorionak!

Aipatu beharra dago, publiko moduan 1. Batxilergoko ikasleak izan zituztela eta abesten lagundu zietela eta bukaeran sorpresa eta guzti etorri zitzaizkigula. "Morriña" zeukaten eta pasa den urteko abesti batzuk eskeini zizkiguten. Eta berriro ere David Bisbal etorri zitzaigun taula gainera "Ene Maritxu" abesteko. Hau guztia, pasa den urteko giro onaren seinale. Eskerrik asko artistak! 


viernes, 27 de marzo de 2015

2.BATXILERGOKO IKASLEEN EMANALDIA

Aspaldi blogean ez dugula sarrerarik egin, baina erabat lanpetuta ibili gara. DBH 4koekin hiru eguneko irteera (honen berri ere emango dizuegu), entsaioak, emanaldiak... Baina apurka-apurka informatuko zaituztegu.

Asteazkenean, martxoaren 25ean, 2. Batxilergoko Musika ikasleek, haien ikaskideen artean aurten prestatuko kantuen emanaldia eskeini zuten. Meritua izan dute, azken astean DBH 4ko irteera dela eta, emanaldiak tarteko, haiek bakarrik ibili direlako entsaiatzen. 

Kirioak dantzan, dena ondo ateratzeko nahia... Baina esan dezakegu emanaldia oso ondo joan zela, baie haiek zein publikoak gozatu zuela. Gelan prestatutako kantuak abestu zituzten, eta gonbidatu bereziak izan genituen. Peru, Endikak, Urik eta Anek haiek jo eta abestutako kantuak taularatu zituzten.

Eta orain bi urte, DBH 4n egon ziren bezala, sorpresa itzela eman ziguten. Hain lanpetuta ibili gara, ez genuela inolako susmorik... Kantu bat eskeini ziguten eta horrekin batera lore sorta bana jaso genuen. 

Badakigu askotan oihukatzen dizueguela, urduritzen garela, baina zuekin lan egitea luxu bat da. Eta hemendik esker hitzak baino ez ditugu zuentzat. Eskerrik asko bihotzez! 

Egun horretan ateratako argazkien bideoa ikusgai duzue! Gozatu eta mila-mila esker!



P.D: Ez pentsa ikasturtea bukatu denik, oraindik gauza asko ditugu egiteke! 

domingo, 22 de febrero de 2015

BOSeko bibolin jolearen bisita izan dugu

Aurrekoan kontatu genizuen bezala, aurten ere "Musikari bat adoptatu" proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu digute Bilboko Orkestra Sinfonikotik.




Egokitu zaigun musikaria Dan Caleb Alberganti bibolin jolea izan da. Otsailaren 6an bere bisita izan genuen. Oso giro onean joan zen entsaioa. Sherezade obraren interpretazioa egin behar dugu, eta orain arte egindako aurrerapenak erakutsi genizkion. Xilofonoak, pianoa, bibolina, txirulak, gitarrak... prest izan genituen bi ordutako lana ahal bezain beste aprobetxatzeko.

Gutxi barru, berriro izango dugu gurean.

                                           



miércoles, 28 de enero de 2015

MUSIKARI BAT ADOPTATU 2015

2015a proiektu ugarirekin hasi dugu! Oporretatik indarberrituta itzuli gara eta lan egiteko gogoak ez zaizkigu falta.

Aurreko sarrera batean, "Musikari bat adoptatu" proiektuari buruz hitz egin genizuen. Bilboko Orkestrako Sinfonikoak obra bat aukeratzen du eta ikasleek obra horren interpretazioa egin behar dute. Horrez gain, orkestrako musikari bat ikastetxera etortzen da eta elkarlanean aritzen dira. 

Ba... aurten ere proiektuan parte hartzeko aukera eman digute! Oraingoan biolin jole bat izan dugu gure artean. Jada lanean hasi da DBH 4ko talde bat. Aurrerago zehaztasun gehiago emango dizkizuegu!

Egurre neska-mutilak!





martes, 6 de enero de 2015

BERBABANDA EKITALDIAREN BIDEOA

Urte berri on!

Gogotsu eta lanean hasteko prest! Badakigu 2015ak gauza on asko ekarriko dizkigula!

Oraingoan Berbabanda ekitaldiko bideoa duzue ikusgai. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiogu Janire Ruiz Tejedari. Janire gure ikasle ohia da eta gaur egun Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasten du EHUn. Berak grabazioa eta muntaia egin du. Milesker Janire!

Gozatu ekitaldiarekin!!!


jueves, 18 de diciembre de 2014

URTE BERRI ON!

Abendua, eta egutegiari egun gutxi geratzen zaizkio 2014a bukatzeko.

Musika mintegiarentzat urte garrantzitsua izan da, proiektu desberdinak aurrera atera dituelako. Nahiz eta lan pila izan, gustora gabiltza eta badakigu 2015 urte oparoa izango dela, gehien bat, gure ikasleei esker. 

Berbabanda bukatu zenean, ikasleak "orain zer?" galdetu ziguten. Urtea zoriontzeko postala prestatzea bururatu zitzaigun, postal musikatu bat. "Ho hey" kantua aukeratu genuen, letra berria sortu eta kaosa iritsi zen!

Bateria, gitarrak, pianoa, bibolina, kutxa flamenkoak, ukelea, kableak, "jack" eta "minijack" (jada gure lagun bihurtu dira!), mikroak... Bi aste hauetan Musika gela desastrea izan da. Bi aste hauetan izan dugun lan erritmoa beldurtzekoa izan da, baina gaur gure postala "erditu" dugu!

Esker bereziak eman nahi dizkiegu DBH 4 eta Batxilergoko musikariei! Lan itzela eta bikaina! Teknikoki ez da bideo bikaina, baina era batean edo bestean, musika nola bizi dugun transmititzen du, gure alaitasuna, gure lana... Eta ez dago zer hoberik zuekin elkarbanatzea baino!

URTE BERRI ON!!!