miércoles, 23 de septiembre de 2015
BATX 2.MAILAN "MUNDUKO BERTSOLARITZA" PROIEKTUARI HASIERA EMAN DIOGU
Pare bat aste dira ikasturtea hasi genuela. Batxilergoko 2.mailan "Munduko Bertsolaritza" proiektuari hasiera eman diogu.
Lehen abestia eginda daukagu, gaur gitarra eta kutxa flamenkoaren laguntzaz, lehen entsaioak egiten hasi gara.
Hemen dituzue argazki batzuk eta bideoa!
martes, 22 de septiembre de 2015
jueves, 17 de septiembre de 2015
miércoles, 16 de septiembre de 2015
miércoles, 13 de mayo de 2015
ARGAZKILARITZA GAUA
Aurreko sarrera batean, Azkorri argiztatu genuela jakinarazi genizuen. Aixerrotako Zentzuz Guraso Elkartearen ekimenez, eta Iñaki Oñate argazkilariarekin, gurasoak, ikasleak eta irakasleak hondartza argiztatu genuen. Giro polita eta emaitza ikaragarria.
Musika Mintegian, badakizue ez garela geldi egoten. Bertan parte hartu ez ezik, bideo bat egiteko konpromisoa hartu genuen. Horrez gain, Munduko Bertsolaritza proiektuan dabiltzan ikasleek, kantu bat osatu zuten bideoan txertatzeko.
Gure ustez, bideoa txukun geratu da eta oso pozik gaude emaitzarekin. Hemendik gure eskerrik beroenak Guraso Elkarteari, Iñaki, abestiari ahotsa jarri diezuen ikasleei eta egun horretan parte hartzen zenutenoi. Hurrengo ekintzaren zain geratzen gara.
Bideoarekin gozatu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
